63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B A R G O I T I

Ibargoitiko Udal Planeko aldaketa puntuala

Udalak, 2000ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Ibargoitiko Udal Planeko aldaketa puntuala, Francisco eta Emilio Martínez Mendia jaunek sustatua eta Carmelo Astráin, Julián Galar eta J. Manuel Gutiérrez jaun arkitektoek prestatua, Getze- Ibargoitiko U-112 jarduketa unitatea (105. lurzatia) eta 102., 103. eta 106. lurzatiak ukitzen dituena.

2. Hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkari batean argitaratzea, espedientea jendaurrean jarriz hilabeteko epean, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluari jarraikiz, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 115.3 artikuluan aurreikusitako organo eskudunei igortzea.

4. Onespena unitatearen jabe eta mugakideei jakinaraztea.

Ibargoitin, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0103422