63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2001eko apirilaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Andosillako II. faseko lurzati kontzentrazioaren eremuko bide eta hustubideen sarea" izeneko proiektuan sarturiko obrak lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Andosillako II. faseko lurzati kontzentrazioaren eremuko bide eta hustubideen sarea" izeneko proiektuan sarturiko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatzea eta egitea.

Esleipen modua: lehiaketa.

Aurrekontua: 827.347.462 pezeta.

Egiteko epea: berrogei (40) hilabete.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 12:00ak arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko bulegoetan (Urdazubiko monasterioaren kalea, 27-7. solairua, Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: agiriak aurkezteko epea amaitu ondoko hamabigarren egun naturaleko 10:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan (Tutera kalea, 20, Iruña).

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko monasterioaren kalea, 28-7. solairua, 9:00etatik 14:00ak arte).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

PROPOSAMEN EREDUA

..................... J/A-ak, ............ NANa edo IFZa duenak, ................ enpresa ordezkatuz, helbidea ................ kalean, .... zenbakian duenak, "Andosillako II. faseko lurzati kontzentrazioaren eremuko bide eta hustubideen sarea" izeneko proiektuan sarturiko obrak lehiaketa bidez esleitzeko Nafarroako Gobernuak argitaratutako iragarkia eta kontratazio hori arautzen duten administrazio klausula partikularren plegua ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek adierazitako agiriek ezarritakoa hertsiki betez eginen dituela, ............. (zenbaki eta letretan) ............ pezetaren truke, BEZa barne, hau da, kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren ehuneko ......... (letra eta zenbakietan) .......... merkeago.

...................(e)n, 2001eko .............aren ............(e)an.

(Enpresa)

Iragarkiaren kodea: A0104940