63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Lurzoruaren sailkapenaren aldaketa, E-1 sektorean (Recueja)

Azkoiengo Udalak, 2001eko martxoaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea arauen aldaketa, Jesús Osés Balduz jaunak sustatua. Helburua du urbanizagarri gisa sailkatzea triangelu bat, honako mugak dituena: Madre Vieja del Río, Azkoien-Funes errepidea eta Arau Subsidiarioetako U-1 eta U-2 sektoreak.

Aldaketa honek Plan Partzialaren zehaztapenak ditu. Horiek ere onetsi egin dira.

Jendaurrean paaratzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 115.2 eta 117.1 a) artikuluei jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: a0103418