63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Hasierako onespena, 2001eko aurrekontu bakarrari eta plantilla organikoari

Iturmendiko Udalak, martxoaren 6ko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zituen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Halaber, behar den gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa, euskaraz jakiteari buruzko zehaztapenak barne, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean ezarritakoei jarraikiz.

Hasiera batez onetsitako bi espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, herritar eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturmendin, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian. Alkatea, Julen Galarza Otxoa.

Iragarkiaren kodea: A0103369