63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z U E L O

E D I K T U A

Azueloko Udalak, 2000ko abenduaren 12an egin bilkuran, honakoa erabaki zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki da:

1.-Ehuneko 0,15eko karga-tasa ezartzea hirilurretako ondasunentzat.

2.-Ehuneko 0,27ko karga-tasa ezartzea herrilurretako ondasunentzat.

3.-Ehuneko 5eko karga-tasa aplikatzea lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergarako.

4.-Ehuneko 1eko karga-tasa aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotari.

5.-Ehuneko 2,7ko koefizientea eta ehuneko 8ko zerga-tasa jartzea hirilurren balio igoeraren gaineko zergari.

Erabaki honek indarra hartuko du 2001eko urtarrilaren 1ean eta haren aurka, aukeran, honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Saileko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Azuelon, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian. Alkatea, José Manuel Díaz de Cerio Crespo.

Iragarkiaren kodea: A0103368