63. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2001eko apirilaren 30ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, María José Arozarena Gómez andreari, bitarteko gisa, Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitasuna ematen diona, aurtengo maiatz-ekainetarako eta uzta-agorriletarako.

Uztailaren 17ko 156/1985 Foru Dekretuak esku ematen die Departamentuetako kontseilariei Zerbitzuko zuzendari, idazkari tekniko eta erakunde autonomoetako zuzendarien ordezkoei bitarteko gisa gaitasuna emateko, haiek eritasun, opor edo denbora aldetiko beste eragozpenen bat dela medio kanpoan direlarik.

Hori horrela eta aipatu Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María José Arozarena Gómez andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren atalburua, bitarteko gisa gaitzea Departamentu bereko idazkari teknikoaren ordezko izateko, aurtengo maitz-ekainetan eta uzta-agorriletan.

2. Indarrik gabe uztea, maiatz-ekainetarako eta uzta-agorriletarako, Marta Álvarez Alonso andrea, bitarteko gisa, Departamentuko idazkari teknikoaren ordezko izateko gaitzeko 1998ko azaroaren 22an emandako Foru Agindua.

3. Foru Agindu hau interesatuari eta Departamentuko Idazkaritza Teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek 2001eko maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hamarrean.-Nekaza- ritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Alfaro Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0104707