61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

357/2001 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Antsoaingo errepidean eta Antsoaingo Iparraldeko Ingurabidean oinezkoendako zaldainak egiteko proiektua" jendaurrean jartzeko epea bukatutzat eman eta hura behin betikoz onesten duena.

Martxoaren 6ko 203/2001 Ebazpenaren bidez "Antsoaingo errepidean eta Antsoaingo Iparraldeko Ingurabidean oinezkoendako zaldainak egiteko proiektua" onetsi zen eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera jendaurrean jarri, bidezkotzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen. 2001eko martxoaren 21eko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi duenez, jendaurrean egoteko epean ez da alegaziorik aurkeztu eta horregatik behin betikoz onets dadila proposatu du.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2. idatz-zatiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan ahalmenen arabera,

EBATZI DUT:

1. "Antsoaingo errepidean eta Antsoaingo Iparraldeko Ingurabidean oinezkoendako zaldainak egiteko proiektua" jendaurrean jartzeko epea bukatutzat ematea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Antsoaingo Udalera, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0104828