61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

354/2001 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbidean Cortesko udalerriko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak behin betikoz onets dadin aurkeztu du "Zaragoza-Altsasu trenbidean Cortesko udalerriko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 116.770.173 pezetakoa da (701.802,874 eurokoa), eta lanak egiteko epea 5 hilabetekoa.

Pasabide horiek kentzeko egin behar diren lanak zehazten dira proiektuan, labur bildurik: 59/307 k.p.an lur gaineko pasabide bat egitea, 7 metroko galiboa izanen duena, goitik behera, eta 22 metroko argia. Trenbideaz bi aldeetako bide sarean sartuko da.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txosten berean azaldu du proiektua jendaurrean egoteko epea, Herrilan zuzendari nagusiak otsailaren 6ko 122/2001 Ebazpenaren bidez emaniko onespen teknikoaren ondoren ireki zena, amaitu dela, eta ukituriko ondasun eta eskubideen jabeek proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu ez dutenez, bidezkoa dela behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak azaldu eta proposatutakoari jarraikiz, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaileak emandako adostasuna ikusirik, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea "Zaragoza-Altsasu trenbidean Cortesko udalerriko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektua. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 116.770.173 pezetakoa da (701.802,874 eurokoa), eta lan horiek egiteko epea 5 hilabetekoa.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Cortesko Udalera.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0104827