56. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

308/2001 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Zerrenda Ebazpen honen eranskinean dago.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak, "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabideko lotunea birmoldatzea" izeneko proiektua aurkeztu du, onets dadin. AUDENASAk prestatu du.

Noain-Taxoare lotuneak Nafarroako autobidea Iruñeko ekialdeko ingurabidearekin lotzen du, eta Iruña Hegokoak Zaragozako etorbidearekin, hots, hiriko sarbide garrantzitsuenetako batekin. Loturen artean tarte txikia dago eta, bestalde, mugimendu batzuetan trafiko handia izatearen ondorioz gurutzagune batzuek ez dute egoki funtzionatzen; horregatik, lotura horiek birmoldatu egin nahi dira.

Proiektuak hiru fase hauek ditu:

1. fasea:

-Iruñean sartzeko adarraren erradioa handitzea, 450, 350 eta 250 metroko erradioko lerrokaduren bidez; 3,50 metroko bi errei, 1,00 metroko barne bazterbidea eta 2,50 metroko kanpo bazterbidea diseinatu dira. Ardatza 703,208 metro luze.

-Ekialdeko ingurabideko gurutzagunea birmoldatzea eta 40 metroko kanpo erradioko glorieta bihurtzea, 9,00 metroko eraztun erako galtzada duela (4,50 metroko bi errei), 0,50 metroko barne bazterbidea eta 1,00 metroko kanpokoa. Ardatzaren luzera 251,327 metrokoa.

-Glorieta hori Iruñean sartzeko adarrarekin lotzea, 4,00 metroko erreia, 1,00 metroko barne bazterbidea eta 2,50 metroko kanpokoa eginez. Ardatza 604,048 metro luze.

-Glorieta hori mendebaldeko ingurabidearekin lotzea Iruñean sartzeko adarraren gaineko pasabide baten bitartez; 4,00 metroko erreia, 1,00 metroko barne bazterbidea eta 2,50 metroko kanpokoa. Ardatza 613,437 metro luze.

-Ekialdeko ingurabideari lau errei ematea glorietarekin bat egitean, ingurabidearen bikoizketako sekzio berbera erabiliz, 3,50 metroko bi errei dituzten bi galtzada, 1,00 metroko barne bazterbidea eta 2,50 metroko kanpokoa eta 2,00 metroko erdibitzailea. Ardatza 200,000 metro luze.

2. fasea:

-Iruñetik hegorantz irteteko adarra birmoldatzea, 3,50 metroko bi errei, 1,00 metroko barne bazterbidea eta 2,50 metroko kanpokoa diseinatuz. Ardatza 549,387 metro luze.

-Mendebaldeko ingurabidea-Noain adarra eta Noain-Hegoa adarra birmoldatzea, trafikoa hobeki antolatzeko eta egokiak ez diren mugimenduak saihesteko; bi kasuetan 4,00 metroko errei bat, 1,00 metroko barne bazterbidea eta 2,50 metroko kanpo bazterbidea. Lehenengo ardatza 502,114 metro luze eta bigarrena 440,387 metro luze.

3. fasea: bi glorieten artean bi errei egitea norabide bakoitzean, 3,50 metroko erreiak eta 1,50 metroko bazterbideak diseinatuz. Ardatza 314,477 metro luze.

Hiru egitura proiektatu dira:

-Lehenengoa: ekialdeko ingurabidea-mendebaldeko ingurabidea adarra Iruñean sartzeko adarraren gainetik pasatzea.

-Bigarrena: autobidearen gaineko egitura handitzea Noain-ekialdeko ingurabidea bidean.

-Hirugarrena: hormigoi armatuko horma, 25 metroko luzera eta 7 metroko garaiera duena, glorietako adarra- mendebaldeko ingurabidea ardatzean.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Proiektuen Atalak proiektua eta bertan azaltzen diren soluzioak aztertu eta adierazi du oraingo arazoei eman zaizkien konponbideak bidezkoak direla.

Bereziki, A-15eko gurutzagune tartea saihestu da, egiturapean, A-15etik Iruñerantz jotzen duten ibilgailuei eta ekialdeko ingurabidetik mendebaldeko ingurabidera jotzen dutenei dagokienez; hobetu egin da mendebaldeko ingurabideko eta Noaingo guratzagunea, bai eta herri horretako sarbidea ere, eta hobetu egin da Iruñerako oraingo sarbidearen trazadura, erradioak handituz.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabidea lotura birmoldatzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari hasiera ematea.

3. Proiektu hori eta ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan, nornahik egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak aurkezten ahal ditu eta argitaratzen den zerrendan agertzen diren akatsak zuzentzeko beharrezko diren datuak idatziz aurkeztu. Horretarako, interesatuek lurzati planoak aztertzen ahal dituzte Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Galar eta Arangurengo Udaletxekoetan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Galar eta Arangurengo Udalei (lurzati planoen kopia bat bidaliko zaie), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

"Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabidea" lotunea birmoldatzeko proiektua

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

GALARKO UDALERRIA

1-GA MARTICORENA ECHANIZ,

Martín eta J. María Peña y Goñi kalea, 3-2-B

DONOSTIA 4.060,00 1 246 Alorra

2-GA MARTICORENA ECHANIZ,

Martín eta J. María Peña y Goñi kalea, 3-2-B

DONOSTIA 6.863,00 1 247 Alorra

4-GA NAFARROAKO FORU KOMUN. San Ignazio etorb., 1

IRUÑA 201,50 1 349 Larreak

ARANGURENGO UDALERRIA

3-AR ZABALZA GALAR, Florentino Abajo kalea, z.g.

TAXOARE 4.027,25 3 306 Alorra

5-AR URRUTIA MINDEGUIA, Francisca Errekoleten kalea, 14

IRUÑA

ESPARZA ECAIN, María Zilbetiko Mon. kalea

IRUÑA

ESPARZA ECAY, José La Fuente kalea

TAXOARE

ESPARZA CIORDIA, M.ª Angeles Zúñiga kalea, 7

IRUÑA

ESPARZA CIORDIA, José Luis J. D. Salbatore kalea, 2

BURLATA

ESPARZA CIORDIA, M.ª Soledad Larraona, Arcadio M.ª kalea, 19

IRUÑA 11.548,74 3 564 Alorra

6-AR OSACAR URTASUN, Francisca Antso Azkarra, 33

IRUÑA 2.333,87 3 565 Alorra

7-AR EGUARAS IBAÑEZ, Micaela ARRIPODAS 1.118,51 3 695 Alorra

8-AR EGUARAS IBAÑEZ, Mercedes Amaia kalea, 14

IRUÑA 890,20 3 694 Alorra

9-AR ASIAIN ARTAJO, Felisa Lezkairu kalea, 8

IRUÑA 51,99 3 693 Alorra

10-AR ASIAIN ARTAJO, Felisa Lezkairu kalea, 8

IRUÑA

EGUARAS IBAÑEZ, Mercedes Amaia kalea, 14

IRUÑA

EGUARAS IBAÑEZ, Micaela ARRIPODAS

AYESA EGUARAS, Nicolás Kale Nagusia

IRUNBERRI

AYESA EGUARAS, María Esther Kale Nagusia

IRUNBERRI

AYESA EGUARAS, José Fernando Kale Nagusia

IRUNBERRI 1.692,33 3 691 Bidea

11-AR NAFARROAKO FORU KOMUN. San Ignazio etorb., 1

IRUÑA 523,25 3 655 Hirilurra

12-AR ARANGUREN IBARREKO

UDALA Las Escuelas kalea, 9

MUTILOABEITI 66,37 3 664 Hirilurra

Iragarkiaren kodea: A0104147