5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Ana Rosa Pérez Urzaiz andrea. Jarduera: esnetako ardien instalazioa handitzea. Tokia: Cortesko udal mugapea, 8. poligonoko 179 eta 701. lurzatiak, "Roturas" alderdian.

Cortesen, bi milako abenduaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0012022