5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

18/2000 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, SONAGAR-en hornidura teknikoen funtserako ekarpenak finantzatzeko 500.000.000 pezetako kreditu berezia emateari buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARI NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, SONAGAR-EN HORNIDURA TEKNIKOEN FUNTSERAKO EKARPENAK FINANTZATZEKO 500.000.000 PEZETAKO KREDITU BEREZIA EMATEARI BURUZKOA

ZIOEN AZALPENA

Ekonomi eta Ogasun Departamentuan beharrezkotzat jotzen da "Sociedad de Garantía Recíproca" (SONAGAR) elkarteari ekarpena egitea, "Hornidura teknikoen funtserako".

Beraz, premia horri erantzuna emateko, dagokion kreditu berezia ematen da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1. artikulua. 500.000.000 pezetako kreditu berezia ematen da Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren premiei erantzuteko. Kreditu berezi hori 14002 Proiektuan aplikatuko da, 2000ko Gastuen Aurrekontu indarduneko 11300-7709-6127 kontusailaren "SONAGAR- entzako ekarpenak" izeneko 08495-1 lerroan.

2. artikulua. Kreditu berezi hori "Aurreko ekitaldietako superabitaren aplikazioa" izeneko kontusailetan, 39325-0 lerroan, izaniko diru-sarrera uste baino handiagoen kargura finantzatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0100170