5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Ezkirozko sarbidearen urbanizazioa

I.-Kontratuaren xedea: "Ezkirozko sarbidearen urbanizazioa" izeneko proiektuan bildutako obrak kontratatu eta betearaztea.

II.-Lizitazioa egiteko prozedura: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

III.-Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, D kategoria.

IV.-Lehiaketaren aurrekontua: 53.915.966 pezeta, BEZa barne, 324.041,4818 euro.

V.-Plegua udal bulegoetan egonen da ikusgai, lanegunetan, 9:00etatik 14:00etara.

VI.-Behin betiko bermea: esleipenaren prezioaren % 4.

VII.-Proposamenak aurkezteko epea: 27 egun, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartu eta biharamunetik hasita. Azken eguna larunbata bada, hurrengo astelehenera arte luzatuko da epea, eta arratsaldeko ordu bietan bukatuko da.

VIII.-Proposamenak irekitzeko tokia eta eguna: Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, Getze-Galarren, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu bietan.

Getze-Galarren, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A0012070