5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR TXIKIA

Hilerria zaharberritzeko lanak kontratatzeko lehiaketa

Zizur Txikiko Kontzejuko Batzarrak Zizur Txikiko hilerriko horma zaharberritzeko eta sendotzeko proiektuari dagozkion lanak esleitu nahi ditu:

-Mota: lehiaketa irekia.

-Kontrataren aurrekontua: 8.500.000 pezeta (BEZa barne).

-Lanak egiteko epea: bi hilabete.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Zizur Zendeako Udaleko erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita sei egun naturaleko epean, eta epearen azken eguneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: Zizur Txikiko Kontzejuan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun balidounean.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Zizur Zendeako udal bulegoetan, Gazolatzen.

Zizur Txikian, bi milako urriaren bian. Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: A0012069