5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

2000ko aurrekontuko aldaketa

Fustiñanako Udalak, 2000ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran eta legez beharrezkoa den quoruma izanik, ondotik aipatzen den aurrekontuko aldaketari buruzko espedientea onestea erabaki zuen, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan aurreikusitakori jarraikiz. Espedientea, idazkaritzan baitago, jendaurrean jarriko da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatu eskubidedunek egoki juzkatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganez gero, onespena behin betiko bihurtuko da, besterik gabe.

Gastuetako kreditua:

Gastuetako kreditu berezia:

VI. kapitulua.-Inbertsioak: 4521.601 - Pilotalekua intsonorizatzea: 9.233.106 pezeta.

Dirusarreretako kreditua:

Itundu beharreko mailegua: 9.233.106 pezeta.

Fustiñanan, bi milako abenduaren hogeita batean. Jarduneko alkate udalburua, Mauricio Morales Andia.

Iragarkiaren kodea: A0012058