5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasa arautzen duen ordenantza

Fustiñanako Udalak, 2000ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasa arautzen duen ordenantza eta tarifa fiskalak.

6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta 2/95 Legearen 11 eta 55.etan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratuko da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan espedientea udal idazkaritzan egonen da, interesatu eskubidedunek aztertu eta, hala behar bada, egoki juzkatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Fustiñanan, bi milako abenduaren hogeita batean. Jarduneko alkatea, Mauricio Morales Andia.

Iragarkiaren kodea: A0012057