5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R T I Z A R A N A

Hasierako onespena arau subsidiarioen aldaketari Legasan

Bertizaranako Udalak, 2000ko azaroaren 22an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioen aldaketa Legasako 4. poligonoko 69. lurzatiari dagokionez.

Arau subsidiarioak aldatzeko proiektua Francisco Garraus Esparza arkitektoak prestatu du, Fermín Celayeta Lastiri jaunak eskatuta.

Espedientea jendaurrean jarri eta hilabeteko epean aztertu ahal izango da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta bidezko diren alegazioak egin ahalko dira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 115. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Bertizaranan, bi milako azaroaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0011410