5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Comarca 1 industrialdeko EQUI3 lurzatiaren erabileraren aldaketa

Udalak, 2000ko urriaren 27an eginiko osoko bilkuran, Comarca 1 industrialdeko lagapen publikoko EQUI3 lurzatiari emandako erabilera aldatzea erabaki zuen. Hasiera batez "gizarte ekipamendurako" kalifikatu baziren ere orain "merkataritzarako, hirugarren sektorerako eta oro har zerbitzuetarako erabilerak" kalifikazioa eman zaio. Hala ere, mantendu egiten dira lurzatiaren aprobetxamenduari, eraikigarritasunari, baldintza bolumetrikoei eta okupazioari buruzko zehaztapenak.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesatuek egokitzat dituzten kexak aurkeztu ahal ditzaten.

Orkoienen, bi milako azaroaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0010938