5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, Armando Anso Baigorri jaunari abeltzaintzako arautegia hausteagatik irekiriko 69/2000E zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa, honen bidez Lege horretako 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da.

"EBAZPENA, 2000ko irailaren 11koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Epizootien Erregelamenduaren kontrako arau-haustea egiteagatik Armando Anso Baigorri jaunari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren Institutuko albaitari zerbitzuek 1999ko azaroaren 26an egin 11210 aktaren ondorioz, Armando Anso Baigorri jaunari 2000ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez irekitako 69/2000E zehapen espedientea,

Egitatearen aurrekariak

Lehena.-1999ko azaroaren 26an, Iruñeko La Protectora hiltegian, 180 zerri sartu ziren. Bakoitzaren identifikazioa ez zetorren bat haiei zegokien dokumentazioarekin. Abere horiek Villafrancako 254NA5 abeltzaintzako ustiategitik heldu ziren.

Bigarrena.-Karguen plegua jakinarazirik, interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarririko epean.

Zuzenbidezko oinarriak

Lehena.-Egitatearen Aurrekarien lehen idatz-zatian aditzera emandako egitatea arau-hauste ez hain larritzat jo da, maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren 1. eta 2. artikuluen eta otsailaren 9ko 206/1996 E.D.aren 7. artikuluaren arabera. Bertan ezartzen da zerri guztiak ahalik eta lasterren markatu beharko direla, eta beti ere jaio den ustiategitik atera baino lehen, belarrian krotala jarrita edo tatuaje baten bidez, agintari eskudunek nola ezarri eta horrela, non zehaztuko baita zerrien abiapuntuko ustiategia. 5.1 artikuluak xedatzen du marka hori aipatu beharko dela abereeekin batera joanen diren agirietan. E.D.aren 11. artikuluak igortzen du Epizootiei buruzko Legera eta hura garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendura.

Bigarrena.-Maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren bidez eguneratu zen Epizootien Erregelamendu haren 224. artikuluan oinarrituz, arau-hausteak 2.500 pezetatik 100.000ra arteko isunarekin zehatuko dira.

Nekazaritzaren, Abeltzaintza eta Nekazaritza kontseilariak, 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Armando Anso Baigorri jaunari (16021103 NAN), Epizootien Erregelamenduaren 224. artikuluarekin bat, 25.000 pezetako isuna jartzea egindako arau-haustearengatik, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako administrazio prozedurari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 F.D.aren 12. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio egiteari uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abeltzaintza Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa indarra duen Aurrekontuko 71120-3910 kontusailean, 39660-9 lerroan eginen da.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten den egunetik hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/199 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5. Foru Agindu hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hamaikan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0011729