41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

45/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, María del Carmen Macías Otaegui andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Ataleko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. María del Carmen Macías Otaegui andrea, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Ataleko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0102729