41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

E D I K T U A

Udalak Doneztebeko Mourgues etorbidea eta Geltokia karriketan hornidura, saneamendua, zola, argindarra eta argiak paratzeko lanak kontratatzeko lehiaketaren behin betiko esleipena erabaki zuen, 2001eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran. Construcciones Mariezcurrena, S.L. enpresari eman zaio, hiruretan hogeita bi milioi eta lauretan hogeita hamazazpi milioi eta berrehun pezetaren aldera (62.097.200 pezeta, B.E.Z. barne).

Aditzera ematen da Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 94. artikuluan eta Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko azaroaren 14ko 13/1986 Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez.

Donezteben, bi mila eta bateko otsailaren bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101744