41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeako Plan Partzialeko P-9A poligonoa birzatitzeko proiektua, akta, balorazioen espedientea eta likidazioaren behin-behineko kontua behin betikoz onetsirik

Iruñeko Udaleko Alkatetza honek, 2001eko otsailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Arrotxapeako Plan Partzialeko P-9A poligonoa birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsi (2000ko apirilaren 19an) eta jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ikusirik Alkatetza honek 2000ko azaroaren 21eko ebazpenaz emandako entzunaldian jasotako alegazioak (2000ko abenduaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), hauxe ebatzi dut:

1.-2000ko abenduko eta 2001eko urtarrilaren 17ko txostena onestea; txosten hori entzunaldian jasotako alegazioei buruzkoa da.

2.-Behin betikoz onestea Arrotxapeako Plan Partzialeko P-9A poligonoa birzatitzeko proiektua, akta, balorazioen espedientea eta likidazioaren behin- behineko kontua.

3.-Agiria tramitatzeko tasen likidazioa (2.220.350 pezeta) onestea.

4.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta alegazio egileei -hala jendaurreko informazio aldian agertu zirenei, nola geroago entzunaldian aurkeztu zirenei- honen berri ematea; ukitutako gainerako pertsonak, Nafarroako Gobernua eta Jabetzaren Erregistroa ere jakinaren gainean jartzea".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101725