41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Barañaingo Udaleko zerbitzu anitzetako peoien izendapena

Zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostua betetzeko oposizioko oinarrietako 9.2 puntuari jarraikiz (64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2000ko maiatzaren 26koa), puntu gehien lortutako izangaiaren, Patxi Iriarte Uztárroz jaunaren, izendapena onetsi du Gobernu Batzordeak, aurtengo urtarrilaren 10ean, epaimahaiak proposatu ondoren.

Zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostua betetzeko oposizioko oinarrietako 9.2 puntuari jarraikiz (109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2000ko irailaren 8koa), puntu gehien lortutako izangaiaren, Manuel Alguacil Cueto jaunaren, izendapena onetsi du Gobernu Batzordeak, aurtengo otsailaren 14an, epaimahaiak proposatu ondoren.

Oinarrietako 10.1 puntuaren arabera, izendaturiko izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik aitzina. Lanpostuaz epe horren barrenean jabetzen ez direnek, aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, zerbitzu anitzetako peoiaren kategoria eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Barañainen, bi mila eta bateko otsailaren hamabostean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0101723