41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenaren jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2001/6 zehapena. Jabea: Patxi López Casado. Matrikula: C-0686-BBR. Tokia: Gurutzea, Mutiloabeiti. Eguna: 2000-11-24. Ordua: 22:32. Zenbatekoa: 15.000 pezeta. Zehapena: ZEOko 118.1.1. A. Trafikoari buruzko Legea: 47.1 BSL; 17 ORD.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragan eta isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zehapena jarri duen organoari berari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epean; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Arangurenen, bi mila eta bateko otsailaren hamabostean. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0101697