41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

43/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, José María Gogorcena Villanueva jauna Argitalpenak Konposatzeko Bulegoaren burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DU:

1. José María Gogorcena Villanueva jauna Argitalpenak Konposatzeko Bulegoaren burutzatik kentzea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0102727