41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi eskuordeak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2001eko urtarrilaren 8an eman ebazpena (24/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoaren partea, 206/00A espedientean instruitua, 6222 XK 51 matrikulako ibilgailuak (Areas-CMA etxean aseguratua), Luis Más Jimánez jaunak gidaturik, 2000ko abenduaren 5ean hiru kontzei, zintarriari eta farola bati eragindako kaltei buruzkoa, honako hau ebatzi dut:

1. Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, 833.423 pezeta egiten baitute (5.008,97 euro).

2. Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzkatzen diren agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Erabaki honetan eurotan agertzen diren kopuruak jakingarri gisa besterik ez dira ematen.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egiten saiatu dela espedientean behar bezala kreditatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bederatzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101637