41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Udal Planaren hasierako onespena

Nire lehendakaritzapeko Udalak, 2001eko otsailaren 8an egin bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Udal Plana izapidatzeko proiektua hasiera batean onestea.

2.-Onetsitako agiria eta Oltza Zendeako Kontzejuendako entzunaldiaren tramitea jendaurrean jarriko dira bi hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia paratu ondotik.

2.-Onetsitako agiriaren separata bat 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluko 3. idatz-zatiak aipatzen dituen erakundeei igortzea, txostena egin dezaten.

Oltzan, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkatea, Miriam Berástegui.

Iragarkiaren kodea: A0101636