41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Herrilurren desafektazioa

Mendaviako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko urtarrilaren 18an egin osoko bilkura arruntean eta Udalbatzako legezko kideen bi herenak ordezkatzen zituen gehiengoa zuela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eskatzen baita:

1.-Landalurren Erregistro Fiskalean 6. poligonoko 1931. lurzati gisa agertzen den finkatik, erabaki honen adierazpen zatian aipatzen diren 15.290 metro karratuak bereiztea.

2.-Aipatu lurren kalifikazio juridikoa hasiera batean aldatzea, eta beraz herrilurra desafektatzea. Xedea trukaketa egitea da Rubio de Arribako lurzati berrantolamenduan 7. poligonoko 629. lurzati gisa agertzen den finkarekin. Haren azalera 7.645 metro karratu da, eta Pilar Merino Lacalle andrearena da.

3.-Trukaketa arautuko duten baldintzen plegua onestea, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onesten duenerako.

4.-Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

5.-Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio behin betikoz onets dezan.

6.-Jaun alkatea eskuordetzea, eskriturak eta trukaketa gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Mendabian, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0101631