41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Hirigintzako hitzarmena

Galarko Udalak, 2001eko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Eskirozko Kontzejuaren, Agroforestal Navarra, S.L. eta Talleres Astiz, S.L. enpresak ordezkatzen dituzten Astiz Igoa senideen eta Galarko Udalaren artean negoziatu eta sinatu den hirigintzako hitzarmena hasiera batean onestea. Haren helburua da Ezkirozko S-7 sektorea eta udal katastroko 1. poligonoko 232. lurzatia garatzea, jabeak Astiz Igoa senideak baitira.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, azter dadin eta alegazio egokiak aurkez daitezen.

Getze-Galarren, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Pedro José Erice Rípodas.

Iragarkiaren kodea: A0101630