41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O R R A O

2001erako aurrekontu arrunta

Toki entitate honetako idazkaritzan, agerian dago Kontzejuaren 2001erako aurrekontu arrunta eta bakarra, erreklamazioak egin daitezen. Aurrekontua, Dorraoko Kontzejuko Batzarrak 2001eko otsailaren 10ean egin bilkura berezian onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1990eko uztailaren 2ko Foru Legearen 276. artikuluak aipatzen dituen herritar eta bidezko interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte, honako arauei jarraikiz:

a) Jendaurreko epea eta erreklamazioak onartzekoa: hamabost egun baliodun, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Kontzejuko idazkaritza.

Dorraon, bi mila eta bateko otsailaren hamarrean. Kontzejuko Batzarreko burua, José Manuel Resano Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0101627