41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O R R A O

2000ko ekitaldiko kontu orokorrak

Dorraoko Kontzejuko Batzarrak, 2001eko otsailaren 10ean egin bilkura berezian, aho batez onetsi zuen 2000ko ekitaldiko kontuen espedientea. Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, interesatuek erreklamazioak eta oharrak egin ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Dokumentazioa Kontzejuko idazkaritzan dago jendearen eskura, bai eta iragarki oholean ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Dorraon, bi mila eta bateko otsailaren hamarrean. Kontzejuko Batzarreko burua, José Manuel Resano Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0101626