41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena, Cárnicas Aruburúa, S.L.ri Epizootien Erregelamenduaren kontrako bi arau-hauste egiteagatik irekiriko 124/2000E zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa, egitea ezinezkoa izan denez, honen bidez Administrazio Prozedurari buruzko Lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"EBAZPENA, 2001eko urtarrilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Epizootien Erregelamenduaren kontrako bi arau-hauste egiteagatik Cárnicas Arburúa, S.L.ri zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren Institutuko albaitaritza zerbitzuek 2000ko apirilaren 7an eta 19an eginiko 11306 eta 11508 zenbakietako akten ondorioz, Cárnicas Arburúa, S.L.ri 2000ko irailaren 18ko Ebazpenaren bidez irekitako 124/2000E zehapen espedientea.

Gertakariak

Lehena.-2000ko apirilaren 7an eta 19an, Etxarri-Aranazko Sakana hiltegian, ardi aziendako bi partida (arkumeak), 64 eta 154 abelburukoak, sartu zirela egiaztatu zen. Partidek ez zuten Jatorri eta Osasuneko Gidalibururik edo Garraiatzeko agiririk eta sartzailea Antsoaingo Cárnicas Arburúa, S.L. zen.

Bigarrena.-Cárnicas Arburúa, S.L.k administrazio zehapen irmoa hartu zuen, 2000ko urtarrilaren 3ko Ebazpenaren bitartez (14499E esp.), espediente hau sortu duen arrazoi berarengatik.

Hirugarrena.-Karguen Plegua jakinarazita, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean.

Zuzenbidezko oinarriak

Lehena.-Gertakarien lehen atalean aditzera emandako gertaerak bi arau-hauste larri dira, honako artikulu hauen arabera: maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluak; Epizootiei buruzko 1955eko otsailaren 4ko Erregelamenduaren 32. artikulua, zeinak ezartzen baitu azienda bere udalerritik kanpora garraiatzeko ezinbestekoa dela Jatorri eta Osasuneko Gidaliburua izatea; kontuan hartzekoa da, orobat, animaliak garraiatzeko osasun agiriak ezartzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko urtarrilaren 13an emandako Foru Aginduaren 1. artikulua, bertan finkatzen baita Gidalibururik ez bada, garraiorako agiria aurkeztu behar dela.

Bigarrena.-Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 131.3 artikuluaren arabera, zehapenak ezartzeko kontuan hartuko da, besteak beste, haiek behin baino gehiagotan egitea.

Hirugarrena.-Maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.aren bidez eguneratu zen Epizootien Erregelamendu haren 32. eta 217. artikuluetan oinarrituz, horrelako arau-hauste bakoitza 2.500 pezetatik 100.000ra arteko isunarekin zehatuko da, eta halako bi errepikatzen badira.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez, eskuordetu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cárnicas Arburúa, S.L.ri (IFK B31622053), Epizootien Erregelamenduaren 217. artikuluarekin bat, 80.000 pezetako isuna jartzea egindako arau-hausteengatik (40.000 pezeta arau-hauste bakoitzarengatik), arau-haustea berriz egin baita, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako prozedurari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 F.D.aren 12. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnaziori uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazioarekiko errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa indarra duen aurrekontuko 71310-3910-000000 kontusailean, 11000 proiektuan eginen da.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0102301