41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, turismo enpresa eta jardueretako teknikari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia eman gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Epaimahai kalifikatzaileak aktak igorririk, izangai bakar batek ere ez ditu gainditu frogak. Beraz, bidezko da deialdia eman gabe gelditu dela deklaratzea.

Deialdi hori 1999ko abenduaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (159. zk.).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0102216