41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laborategiko Laguntzaile Tekniko izateko bi lanpostutarako izendatu eta lanpostu hutsak esleitzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2001eko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Laborategiko Laguntzaile Tekniko izateko bi lanpostutarako izendapena egin du. Lanpostuak honela esleitu dira:

Francisco Barbero Goñi jaunari 2126. lanpostu hutsa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia.

Joseba Andoni Casi Pérez jaunari 2128. lanpostu hutsa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia.

Deialdia 2000ko urtarrilaren 21ekoNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (9. zk.).

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0102215