36. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

203/2001 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Herrrilan zuzendari nagusiak emana, "Antsoaingo errepidearen eta Iparraldeko Ingurubidearen gaineko oinezkoendako pasabidea, Antsoainen" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzen duena.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi du Herrilan zuzendari nagusiak abenduaren 22an eman 1344/99 Ebazpenaren bidez "Iparraldeko Ingurubidean bi pasabide egiteko proiektua" erredaktatzeko lanak kontratatzeko espedientea onetsi zela, 4.000.000 pezetako aurrekontuarekin.

Herrilan zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 170/2000 Ebazpenaren bidez, lan horiek Sertecna, S.A. enpresari adjudikatu zitzaizkion, 3.800.000 pezetatan (% 8 merkeago) eta 2 hilabeteko epea eman zen erredaktatzeko.

Pasabideetako batek Iparraldeko Ingurubidearen gainetik pasatu behar zuen Artikan, eta besteak Antsoainen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi du aipatu proiektua erredaktatzeko lanetan, Antsoaingo Udalak eskakizun batzuk egin zituela, bere udalerrian aurreikusitako pasabidearekin batera beste bat egin zedin, Iparraldeko Ingurubidearekin paraleloan, Antsoaingo alde zaharrera sartzeko errepidea gurutzatzteko.

Eskaera horrek baliorik gabe uzten zuen pasabide nagusiaren proiektuaren zati bat, batez ere bere sarbideei dagokienez.

Hori horrela, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak bidezkotzat jo zuen hasiera batean Sertecna, S.A.ri adjudikaturiko proiektua aldatzea, Artikako pasabideari dagokion zatia bereizteko (hori gero egin zen Iparraldeko Ingurubidearen lan osagarri gisara), eta, aldi berean, Antsoaingo Udalak eskatutako pasabide berria aurreikusten duen proiektu berria, Sertecna, S.A. proiektatzen ari zena aldatzen zuena, garatzeko.

Horrela, Herrilan zuzendari nagusiak, uztailaren 21eko 734/2000 Ebazpenaren bitartez, "Antsoaingo errepidearen eta Iparraldeko Ingurubidearen gaineko oinezkoendako pasabidea, Antsoainen" izeneko proiektua erredaktatzeko lanak publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi zuen. Ebazpen berean, aipatu lanak Sertecna, S.A.ri adjudikatu zizkion, 1.980.000 pezetatan. Aipatu proiektua erredaktatzeko baldintzetan, 84.000.000 pezetako gehieneko aurrekontua ezarri zen lanak egiteko, BEZa barne.

2000ko azaroaren 13an Gobernuak hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari "Iruñeko Iparraldeko Ingurubidean oinezkoentzako bi pasabide egitea" izeneko lanei dagokien kontratua egiteko, 84.000.000 pezetako gehieneko gastuarekin.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi du Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abenduaren 21eko 1104/2000 Foru Aginduaren bitartez, "Iruñeko Iparraldeko Ingurubidean oinezkoentzako bi pasabide egiteko baldintzak" onetsi zirela.

Baldintza horietan, arauak emateaz gain, pasabide horiek egiteko Antsoaingo Udalak hartu behar duen zatia finkatu zen, lanen kostuaren % 50, hain zuzen.

Baldintza horien arabera, proiektua erredaktatu eta onestea, hala nola lanak kontratatzea eta zuzentzea Nafarroako Gobernuaren erantzukizunak izanen dira.

Pasabideak egiteko ezinbestekoa da lurrak okupatzea eta zerbitzu batzuk aldatzea, eta hortaz, beharrezkoa da aipatu proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzea, lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 12/1998 Foru Legearen 12. artikuluan eman zaizkidan ahalmenak, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuratutakoak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Antsoaingo errepidearen eta Iparraldeko Ingurubidearen gaineko oinezkoendako pasabidea, Antsoainen" proiektuari onespen teknikoa ematea.

2. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egunetan, horri buruzko alegazioak aurkezteko. Zerrenda Ebazpen honen eranskin gisara ageri da.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Antsoaingo Udalari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren seian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

ANTSOAINGO UDALERRIA

AN-1 LARRAYOZ OROZ, FRANCISCO JAVIER AZELLA, 3-2.A B 382 22 630 LAB. LURRA

IRUÑA

LARRAYOZ OROZ, MARIA ANGELES AZELLA, 3-2.A B

IRUÑA

LARRAYOZ OROZ, SANTIAGO SIMONENA DOKTOREA, 8-5.A C

IRUÑA

MARTINEZ LARRAYOZ, MARIA VIRGINIA ZELAIA, 6-4.A D

ANTSOAIN

LARRAYOZ OROZ, JOSE JOAQUIN ARTURO CAMPION, 1

ANTSOAIN

LARRAYOZ OROZ, PABLO BELATEKO MONASTERIOA, 3-3.A D

IRUÑA

LARRAYOZ OROZ, SERAFIN IGNACIO SANDUZELAIKO ETORB., 75-10.A D

IRUÑA

MARTINEZ LARRAYOZ, MIGUEL JAVIER SIMONENA DOKTOREA, 6-7.A C

IRUÑA

AN-2 LERANOZ ISTURIZ, TOMAS SERAFIN OLAVE, 15-5.A C 238 22 628 LAB. LURRA

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: A0102491