27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I M O T Z

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunetan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Cooperativa agropecuaria San Miguel de Aralar. Jarduera: esnetako behien eta bigantxen ukuilua (instalazioa). Tokia: Oskotz.

Imotzen, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian. Alkatea, María Antonia Iribarren Aldareguia.

Iragarkiaren kodea: A0101717