27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legeak ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren gaineko espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Carpintería Jabat, S.L. Jarduera: egurra eraldatzeko prozesua. Tokia: Uharteko Areta industrialdeko s.10.9.a lurzatia.

Uharten, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: A0101597