27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Lehiaketa publikoa, lurzatiak adjudikatzeko

Etxarri-Aranazko Udalak, 2001eko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, baldintza plegua onetsi zuen, herriko arau subsidiarioetako 6. unitateko lurzati eraikigarriak adjudikatzeko lehiaketa arautuko duena. Lurzati horiek babes ofizialeko etxebizitzak egiteko dira.

Lehiaketako baldintza plegua Etxarri-Aranazko Udalaren bulegoetan dago eta interesa dutenek hura eskuratzerik izanen dute, bulego orduetan betiere.

Eskaintzak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian. Alkate udalburua, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: A0101736