27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

112/2001 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuaren egoitza berritzeko obrak adjudikatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da urtarrilaren 26ko 112/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzuaren egoitza berritzeko obrak adjudikatzea.

Adjudikazio-modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita.

Adjudikazio-hartzailea: Construcciones Mástil Marco, S.L. (IFZ: B-31/530421).

Zenbateko osoa: 10.284.418 (hamar milioi, berrehun eta laurogeita lau mila, laurehun eta hemezortzi) pezeta, BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Osa- sunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0101497