27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Enkante publikoa: Arreko hilerriko bidearen obrak

Ezkabarteko Udalak lehiaketarako deia egin du, plegu itxien bidezko enkante publikoaren bitartez, Arreko hilerriko bidearen zoladura obrak esleitzeko.

Hasierako prezioa: 23.492.207 pezeta, BEZa barne.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita seigarren eguneko eguerdiko ordu biak arte, egun hori balioduna bada; bestela, hurrengo egun balioduna arte. Proposamenak Ezkabarteko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo lehenengo egun balioduneko arratsaldeko zortzietan irekiko dira pleguak.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, d) kategoria.

Behin-behineko fidantza: 456.386 pezeta edo bankuko abala, zenbateko berekoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratiboen pleguan ageri direnak.

Obrak egiteko epea: sei hilabete.

Proiektuaren eta baldintza administratiboen pleguaren kopiak "Copias" dendan lor daitezke (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña).

Ezkabarten, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkate udalburua, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0101613