27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRIBE-ATALLUKO KONTZEJU BATUAK

Oihan enkantea

Arribe-Atalluko Kontzeju Batuek, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan emanen dute, % 10 merkeago, Unangarate alderdiko oihan aprobetxamendua, Arribe-Atalluko hermendian.

Lote bakarra. Unangarate alderdia.

15.399 zuhaitz dira, insignis pinuak, alertzeak, larizio pinuak, izei gorriak eta beste konifera batzuk; 1.140 metro kubiko egur eta 1.815 metro kubiko enbor txiki egiten dute, eta egurrak 5.949.000 pezeta balio ditu eta enbor txikiak, 1.815.000 pezeta. Beraz, kalkulaturiko balioa 6.987.600 pezetakoa da, guztira.

Proposamenak Arribe-Atalluko Kontzeju Etxean aurkeztuko dira, hamabost egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, plegu bakar batean, barruan bi gutunazal izanen baititu.

Gutunazalak arratsaldeko zortzietan irekiko dira.

1. gutunazala.-NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren gordekina.

2. gutunazala.-Proposamen ekonomikoa, klausulen pleguan ezarritako ereduaren araberakoa.

Baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da, Arribe-Atalluko Kontzeju Etxean.

Arribe-Atallun, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Kontzejuburua, Ignacio Lopetegui Beraza.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............., adinez nagusia. NAN zk.: ............., helbidea (herria, kalea eta probintzia): ............, telefono zk.: ..........., Arribe-Atalluko Kontzeju Batuek enkantea egin behar dutela jakinik, hain zuzen ere 15.399 oineko oihan-aprobetxamendua, 1.140 metro kubiko egur eta 1.815 metro kubiko enbor txiki dituena, esleitzeko. Jakinik, halaber, zein diren esleipenaren baldintzak eta horiek denak onarturik, aprobetxamendu horregatik ........... (letraz eta zenbakiz) ........... pezeta eskaintzen ditut.

Iragarkiaren kodea: A0101612