27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Obren kontratuaren esleipena

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluak xedatzen du bost milioi pezetatik goitiko esleipenak argitaratu behar direla. Harekin bat, aditzera ematen da Udalak, 2001eko urtarrilaren 9ko osoko bilkuran, kontratu hau esleitzea erabaki zuela:

-Xedea: Martzillako arau subsidiarioetako 5, 6, 7 eta 9. exekuzio unitateetako urbanizazioa.

-Esleitzeko prozedura eta era: prozedura irekia, lehiaketa publikoaren bidez.

-Esleitzeko prezioa: 46.421.209 pezeta (278.997,09 euro).

-Esleipen-hartzailea: Servicios Jorme, S.L.

Martzillan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0101200