27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

E D I K T U A

Uharteko Udalak, 2001-01-11ko bilkuran, Uharteko HAPOko "Parte Zaharrari buruzko zehaztapenak" izeneko agiriko ordenantzetako "Ingurumenerako egokitzeko tipologia eta arauak" izeneko V. kapituluko "Fatxadako materialak" deritzon 35. artikulua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsi zuen. Testua, behar bezala izapidatua, espedientean ageri da.

Jendaurrean izanen da, hilabetez.

Uharten, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0101194