27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L A R A N

E D I K T U A

Ollarango Udalak, 2000ko abenduaren 29ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 69. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6ko 6/1990 Foru Legeko 225. artikuluan xedaturikoarekin bat, Oscar Razquinek, Agustín Ibarrolak, Daniel Larumbek eta Juan José Ollok alde bozkatu dutelarik eta Juan Ibarrola, José Manuel Satrústegui eta José Manuel Eraso abstenitu direlarik, hots, gehiengoz, erabaki da:

1.-Kontratazio Mahai iraunkor bat osatzea. Oscar Razquin alkatea izanen da mahaiburua; Agustín Ibarrola eta Juan José Ollo zinegotziak, mahaikideak, eta Eva Díaz de Cerio Udaleko idazkaria, Mahaiko idazkaria.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Ollaranen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101172