27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Hasierako onespena, 2001eko aurrekontuaren aldaketari. 1/2001 espedientea

Eguesibarko Udalak, urtarrilaren 25eko osoko bilkuran, aurtengo ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onestea erabaki du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan, 202. artikuluarekin bat, ezarritakoari jarraikiz, eta herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Aipatu jendaurreko epean erreklamaziorik ez bada aurkezten, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0101118