27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsirik

Villafrancako Udalak, 2000-12-27ko osoko bilkura arruntean, hauxe erabaki zuen:

Ikusirik Udaleko kontuhartzaileak prestatutako txostena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 219. artikuluari eta harekin bat datozenei jarraikiz, hasiera batez onetsi da 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hau, kreditu berezia dakarrena:

Gastuak:

Kontusaila: 432 60106. Plaza de Españako eta inguruko obrak: 14.993.570 pezeta.

Kontusaila: 433 60100. Plazako eta elizako argi- proiektoreak: 1.421.698 pezeta.

Kontusaila: 452 62200. Kiroldegiaren eraikuntza. 154.916.643 pezeta.

Kontusaila: 121 62520. Udal artxiboaren antolakuntza: 600.000 pezeta.

Kontusaila: 432 78001. Quintana-Ibarra aprobetxamendua, epaia: 820.008 pezeta.

Guztira: 172.751.919 pezeta.

Dirusarrerak:

Kontusaila: 778. Euskadiko Kutxaren dirulag., kiroldegiko markagailu elektronikoa: 729.560 pezeta.

Kontusaila: 75502. Udalaren kiroldegia eraik. dirulag.: 16.875.000 pezeta.

Kontusaila: 75600. Nafarroako Gobernuaren dirulag., Palomar kolektorea: 1.123.381 pezeta.

Kontusaila: 75601. Nafarroako Gobernuaren dirulag., plazak eta inguruak: 11.000.000 pezeta.

Kontusaila: 75602. Nafarroako Gobernuaren dirulag., herriko argiak: 23.559.615 pezeta.

Kontusaila: 91704. Obrak finantzatzeko mailegua, inberts.: 116.622.657 pezeta.

Kontusaila: 56203. Dirusarrera handiagoak, oihan enkantean: 2.841.706 pezeta.

Guztira: 172.751.919 pezeta.

Gastuak:

Kontusaila: 441 62700. Presio ekipoak berritzeko inbertsioa: 3.104.672 pezeta.

Guztira: 3.104.672 pezeta.

Dirusarrerak:

Kontusaila: 870. Diruzaintzako gerakina: 1.652.601 pezeta.

Kontusaila: 11300. Dirusarrera handiagoak zirkulazioaren gaineko zergan: 1.07.571 pezeta.

Kontusaila: 56203. Dirusarrera handiagoak egurra saltzean: 344.500 pezeta.

Guztira: 3.104.672 pezeta.

Gastuak:

Kontusaila: 432 60107. Kaleak konpontzeko inbertsioa: 1.200.000 pezeta.

Guztira: 1.200.000 pezeta.

Dirusarrerak:

Kontusaila: 75503. Bideak egiteko dirulaguntza: 1.200.000 pezeta.

Guztira: 1.200.000 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 284. artikuluarekin bat, argitara ematen da, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Villafrancan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0101092