27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Honen bitartez, aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera eman zaiola udal hilerrian kontzesio administratiboaren transmisioa eskatzen duen idazkiari, datu hauen araberakoa:

Erregistro zenbakia: 00014569.

Sarrera eguna: 2000ko apirilaren 3a.

Eskatzailea: María Ángeles Lostao Zuza.

Espedientea tramitatzeko udal egoitza: Ondare Departamentua. Herriko Etxeko lehen solairua.

Panteoia: San Simón, 40.

Egungo titularra: Julia Lostao Itúrbide.

Jarri nahi den titularra: María Ángeles Lostao Zuza.

Aurkeztutako tituluak: agiri pribatuak.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozedura azterketa eta alegazio epea:

Espedientea ikusgai egonen da Ondare Departamentuko bulegoetan. Hura aztertzeko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute horretarako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, baita alegazioak egin eta agiriak edo bertze elementu batzuk aurkezteko ere, espedientean kontuan hartzeko modukoak direla uste badute. Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera igorriko dira, Herriko Etxeko beheko solairura, alegia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101046