27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Milagrosako BEPBko birzatiketa proiektua 6. lurzatian (U.I. XIX/U.O.1 eta U.O.3 unitateetan) puntu batean aldatzeko espedientea

Iruñeko Alkatetzak, 2001eko urtarrilaren 24an, ebazpen hau eman zuen.

"Ikusirik, Milagrosako BEPBko birzatiketa proiektua 6. lurzatian (U.I. XIX/U.O.1 eta U.O.3 unitateetan) puntu batean aldatzeko espedientea, José Javier Quintana Saldisek Domus, Oficina de Gestión y Promociones, S.L.ren izenean izapidatua izateko aurkeztua, Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek 2001-01-11n luzaturiko txostenarekin bat, ebatzi dut:

1.-Milagrosako BEPBko birzatiketa proiektua 6. lurzatian (U.I. XIX/U.O.1 eta U.O.3 unitateetan) puntu batean aldatzeko espedientea hasiera batez onestea.

2.-Erabaki hau ukituei jakinaraztea eta espedientea jendaurrean jartzea, hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita".

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikatzekoak diren beste legeetan xedaturikoarekin bat, izan litezkeen interesatu ezezagunei eta, legezko moduan saiatuta ere, jakinarazpena hartu ez dutenei jakinarazteko.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0101044