27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2000ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura berezian:

Ikusirik Amaia Jaurrieta Oses andreak E-3 sektoreko Barne Erreformarako Plan Berezia UR8 unitateari dagokionez aldatzeko 2000ko urriaren 18an aurkezturiko eskabidea eta agiriak, erregistroko 3207 zenbakia daukatenak, 2000ko abenduaren 5ean erregistroko 3883 zenbakiarekin aurkezturikoek ordezkatu zutenak, eta hura izanik Euskal herriko Arkitektoen Elkargo ofizialak ikus-onetsia, eta helburua izanik gehieneko altuera BS+1 barik BS+2 izatea.

Kontuan harturik Bea jaun arkitektoak 2000ko urriaren 26an luzatu txostena, baita Hirigintzako Batzordearen 2000ko urriaren 27ko eta azaroaren 8ko irizpena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 117 eta 120. artikuluetan xedaturikoarekin bat, erabaki da:

Lehena.-E-3 sektoreko B.E.P.B. UR8 unitateari dagokionez (34. poligonoa, 633, 914 eta 915. lurzatiak, Poyo karrika, 24, 26 eta 28) aldaketa egitea hasiera batean onestea, eta beraz, gehieneko altuera BS+1 barik BS+2 izatea.

Bigarrena.-Aldaketa espedientea jendaurrean paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, interesatuek, aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.-Hasierako onespenaren iragarkia prentsan, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Laugarrena.-Erabakia ukituei jakinaraztea, baita kontu hartzailetzari, udal zerbitzu teknikoei eta aholkularitza juridikoari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honen aurka bidezko da aurkeztea:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina. Aldi baterako idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101024