27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2000ko abenduaren 15ean egin osoko bilkura berezian:

Ikusirik Julio Antonio Alonso Nájera jaunak, Sociedad Mercantil Ayete de Gestión, S.L. ordezkatuz 2000ko urriaren 26an aurkezturiko izkribua eta agiriak, erregistroko 3314 zenbakia daukatenak, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean UC-5 unitateari dagokionez aldaketa tramita dadila eskatzeko, baita hura garatzeko bitartekoak ere bai, erran nahi baita, zatitzeko proiektua, urbanizatzeko proiektua, hirigintzako hitzarmena eta AR-1 banaketa eremuko 1. esparruaren eta UC-5 unitatearen artean kostuak banatzeko proiektua.

Kontuan harturik luzatu diren txosten tekniko hauek guztiak: Bea jaunak 2000ko urriaren 26an, Errea jaun arkitektoak 2000ko abenduaren 5ean, Idazkaritzak 2000ko uztailaren 4an, Udalaren Kontu Hartzailetzak 2000ko abenduaren 13an eta Hirigintzako Informazio Batzordeak urriaren 27an eta azaroaren 8an.

Zuzentzat jorik Errea jaunak nahiz Mairagako Mankomunitateak beren txostenetan errandakakoak, behin betiko onespenerako sartu behar baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 115.etik 120.era eta 127, 140, 141, 144, 99 eta 161. artikuluetan xedaturikoarekin bat, erabaki da:

Lehena.-Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean UC-5 unitateari dagokionez Sociedad Ayete de Gestión, S.L.k sustaturiko aldaketa hasiera batean onestea.

Bigarrena.-Hirigintzako hitzarmena hasiera batean onestea, Udalaren eta Sociedad Ayete de Gestión, S.L.ren artean.

Hirugarrena.-UC-5 unitatea zatitzeko Sociedad Ayete de Gestión, S.L.k sustaturiko proiektua hasiera batean onestea.

Laugarrena.-AR-1 banaketa eremuko 1. esparruaren eta UC- 5 unitatearen artean kostuak banatzeko proiektua proiektua hasiera batean onestea.

Borzgarrena.-UC-5 unitatea urbanizatzeko Sociedad Ayete de Gestión, S.L.k sustaturiko proiektua hasiera batean onestea.

Seigarrena.-Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa egiteko espedientea eta UC-5 unitatea garatzeko gainerako bitartekoak jendaurrean paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, interesatuek, aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zazpigarrena.-Hasierako onespenaren iragarkia prentsan, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Zortzigarrena.-Garatzeko bitartekoak ez dira behin betikoz onetsiko harik eta Plan Orokorreko aldaketa behin betikoz onetsi arte.

Bederatzigarrena.-Unitatean zatitzeko eta eraikitzeko lizentziak ematea eten dela deklaratzea, eta Jabetza Erregistroari hasierako onespenaren berri ematea, ukitutako lurzatiak eta guzti, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hamargarrena.-Errea jaunaren txostenean bildutako ñabardurak Sociedad Ayete de Gestión, S.L.ri igortzea, zuzenketak egin ditzan eta behin betiko onespenerako aurkez ditzan. Orobat, Mairagako Mankomunitateak urbanizazio proiektuaz egin duen txostena igortzea, honetaz ere zuzenketak egin ditzan.

Hamaikagarrena.-Erabakia ukituei jakinaraztea, espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Orobat AR-1 garatzeko Batzorde Kudeatzailearen batzarrari igortzea.

Hamabaigarrena.-Erabakia kontu hartzailetzari, udal zerbitzu teknikoei eta aholkularitza juridikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honen aurka bidezko da aurkeztea:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabortzean. Alkatea, sinadura ulertezina. Aldi baterako idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101023