27. ALDIZKARIA - 2001eko otsailaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Udalak, 2000ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, Hiri Antolamendurako eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, erabaki zuen behin betiko onestea "Tuterako Errepide Zerbitzuetako Eskualdeko Zentroa" Udalaz gaindiko eragina duen Sektorekako Proiektuaren garraioetako aldearen B, B1A eta C1 Sektoreei dagokien xehetasun azterlana, Jesús María Ramírez Sánchez jaunak sustatua, Promociones Variante, S.A. enpresaren izenean. Azterlana, 2000ko irailaren 11ko Alkatetzaren ebazpen bidez onetsi zen hasiera batez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako abenduaren hogeita zortzian. Zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0100448